Fotometria

Kepler misioaren fotometro espaziala.

Fotometria gorputz ezberdinen distira neurtzera dedikatzen den astronomiaren adarra da: izarrak, planetak, sateliteak, asteroideak, kometak, etab. Izarren distiraren eskala Nizeako Hiparko astronomo greziarrak ezarri zuen, eta distira horiek bost gradu edo magnitudetan banatu zituen; geroago, 1609an, Galileok teleskopioa asmatuz, eskala zabaldu egin zen izar teleskopiko hauek barne hartzeko, giza begiarentzat ikusezinak baitziren euren muturreko ahultasunagatik.

Izar distiratsuenek (Eguzkia, esaterako) magnitude negatiboa dute, eta ahulenek, berriz, magnitude positiboa dute; magnitude positibo hori zenbat eta handiagoa izan orduan eta ahulagoak dira izarrak: Eguzkiak -26,8 magnitudea du, Sirius-ek -1,5, Iparrizarrak 2,12, Uranok 5,8, Neptunok 7.2 eta Plutonek 13.6. Teleskopio profesional batek harrapa dezakeen izarrik ahulenak 25 baino magnitude positiboagoa dute.

XIX. mendean, Norman Pogsonek behar bezala zehaztu zuen magnitudeen eskala, horrela magnitude batetik besterako jauzia (adibidez, 1etik 2ra, edo 2tik 3ra) 2.512 aldizko aldaketari dagokio, balio hori 100aren erro bosta izanik.

Metodo desberdinak daude: fotometria bisuala, argazki-fotometria, fotometro fotoelektrikoarekin (fotometria fotoelektrikoa) eta berriki CCD kamerekin (CCD fotometria); denek banda ezberdinetan funtzionatzen dute (V Banda, B Banda, etab.), neurketak egiteko erabiltzen den iragazkiaren arabera.

Neurketa horiek egiteko, sistema fotometriko batzuk definitu dira, ezagunenak WW Morgan eta Harold Johnson-en UBVa eta A. Cousins eta J. Menzies-en UBVRIa dira.

XX. mendearen erdialdean, magnitudeak neurtzen ziren zehaztasuna ehunen batekoa baldin bazen, CCD fotometriaren erabilerarekin zehaztasun hori magnitudearen milienera hedatu zen: 2006an, magnitudearen hamar milierena M67 kluster irekiaren azterketa fotometriko batean. 2009an, Kepler satelitea espaziora jaurti zen milioiko hogei aldaketak detektatzeko gai zen sentsore batekin (1/50.000)[1].

  1. Kepler: NASA’s First Mission Capable of Finding Earth-Size Planets. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search